Bilboko hiria hornitzen duten zazpi udal-merkatuek negozio guztiak martxan dituzte

0

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren esku dagoen Bilbao Zerbitzuak erakundeak, hiria hornitzen duten zazpi udal-merkatuek negozio guztiak martxan dituztela gogorarazi die herritarrei, elikadura osasungarria eta kalitatezkoa emateko, preziorik onenean.

Erriberako, Zabalguneko, Deustuko, San Inazioko, Otxarkoagako, Traukoko eta Labayruko merkatuetako saltzaileek, ahalegin handia eginda eta elkartuta, inoiz baino gehiago, udal merkatuetako kontsumoa tokiko erosketa saskia osatzeko aukera onena dela adierazi dute, gertu dagoen kolektibo profesionalaren eskutik.

Yolanda Díez Osasun eta Kontsumo zinegotziak gogorarazi duenez, “Bilboko udal merkatuak funtzionamenduaren eta horniduraren bermearen sinonimo dira. Une oro bezeroengandik gertu, hurbiltasuna eta profesionaltasuna galdu barik”.