Donostia munduari erakusteko 500 hitz

0

500 donostiar inguruk hartu dute parte #DonostiaHitzetan / A City Word Visiting kanpainan. Ekimenaren asmoa da hiria munduari beste ikuspegi batetik erakustea: donostiarrentzat esanahi berezia duten hitzen bidez bidaiatuz, hiriaren bereizgarritasun nagusia, euskara, eta nortasun propioa indartuz. Donostia Turismoak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak bultzatu dute kanpaina hau.

Turismoko zinegotziak, Cristina Lagé-k, honakoa adierazi du: “euskaraz hitz berezi asko ditugu gure kulturaz nahiz gure izateko moduaz hitz egiten dutenak. Gure hiria beste modu batera erakusteko balio diguten hitzak dira, eta gainera, ohiko gida turistikoetan erakustea zaila den errealitatea jartzen dute agerian. Maitasuna, goxo, xarma, bizipoza, askatasuna, bizilagun, eskuzabal, harremana, lilura, kresala, kuttuna, laztana, patxada, herrimina, zerumuga, argi-zirrinta, xirimiri, osasuna… dira donostiarrek proposatutako hitzetako batzuk, hiriaren argazki ederrekin batera”