Donostiako adinekoek bazkaria hartzeko zerbitzua izango dute

0

Gipuzkoako hiriburuko adinekoek bazkari prestatuak erretiratuen hiru zentrotan erosi ahalko dituzte bihartik aurrera. Guzti hauek Bidebieta, Intxaurrondo eta Amarako zentroetan eskainiko dituzte menuak.

Eskaerak hurrengo zentroetan egin ahal izango dira 9:00etatik 12:15etara aste osoan zehar:

GUARDAPLATA DONOSTIA ADINEKOEN ELKARTEA
(Bidebieta, Serapio Mujika 21– 943390566 / Whatsapp 644697151)

AITONA-AMONEN ETXEA PENTSIODUN ETA ERRETIRATUEN ELKARTEA
(Intxaurrondo 56– 943478908 – 666825880 / Asteartetan asteko atsedenaldia)

GURE EGUNSENTIA ADINEKO PERTSONEN ELKARTEA
(Amara, Javier Barkaiztegi 11- 943841066)