Kirola egiteko baldintza berriak jasotzen dituen dokumentu bat argitaratu du Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak

0

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren bitartez, dokumentu bat argitaratu du, non jarduera fisikoa eta kirola egiteko baldintzak jasotzen diren, gaurtik hasi eta bigarren fasera igaro arte. Dokumentuak gaurtik aurrera egindako aldaketak jasotzen ditu, lurralde historiko osoko mugikortasunarekin zerikusia dutenak (lehenengo fasearen bigarren partean, maiatzaren 18tik aurrera, bakarrik udalerrian mugitzeko mugak bertan behera geratu dira).

Dokumentu honetan jasotzen diren ildo orokorrez gain (erantsitako PDFan kontsulta daitezke), Eusko Jaurlaritzak euskadi.eus webgunean jaso ditu Euskadin jarduera fisikoa eta kirola egiteko baldintzei buruzko xehetasun guztiak. Baldintza horiek bigarren fasera igaro arte indarrean izango dira. Xehetasun horiek guztiak webgune honetan kontsulta daitezke:https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/kirolak/