Argazkiratu lehiaketaren bosgarren edizioari hasiera emango zaio

0

Luis Choya Almaráz CIHMA Historia eta Ingurumena Interpretatzeko  Zentroak Argazkiratu argazki lehiaketaren edizio berri bat jarri du abian. Aurten, «Nire ibilaldiak Barakaldon» izango da gaia, deseskaladaren hasiera aprobetxatuz. Parte-hartzaileek argazkiak bidali ahal izango dituzte ekainaren 11 baino lehen (13: 00ak arte) cihma.barakaldo@gmail.com helbidera.

Nerea Canterok zuzentzen duen Kultur Arloak sustatutako lehiaketan 450 euro banatuko dira bi saritan: lehen sariak 300 euro jasoko ditu, eta akzesitak, berriz, 150 euro. Bi argazki bidali ahal izango ditu gehienez nor bakoitzak. Argazkiak, gutxienez, 3000 pixel izango ditu alderik handienean, eta jpg formatuan.

Sariak udalerriko  komertzieotan kontsumitzeko txartelak izango dira. Sariak eman gabe utz daitezke, baldin eta aurkeztutako lanek gutxieneko ezaugarriak (originaltasuna, teknika menperatzea eta konposizioa) betetzen ez badituzte. Denbora Argazkilaritza Elkarteko kideek, ACE Barakaldokoek (Merkataritza eta Enpresa ¿lkartea) eta CIHMAko dinamizatzaileek emango dituzte.