Barakaldoko merkatu txikiak zabaldu dira

0

Aste honetan zabaldu dituzte Barakaldoko asteko bi merkatu txikiak. Atzo zabaldu zuten Bakeakoa, eta ostegunean, hilaren 21ean, irekiko dute Ansiokoa.

Azoka biek izango dituzte Covid-19aren kutsadurei aurrea hartzeko osasun eta urruntze sozialeko neurri berriak. «Higiene-arauak ezarriko ditugu erosle eta saltzaileentzat, bai eta jarriko ere horretarako gel hidroalkoholikoak.   Horrez gainera, ez da produktuak ukitzerik izango, ezta behin erositakoak itzultzerik ere», aurreratu du Delgadok.  Babes Zibileko boluntarioek kontrolatuko dituzte sarbideak, bai eta higiene eta urruntze sozialeko neurriak betetzen direla ere.