Bilboko Udalak zirkuko artisten lana bultzatzeko europako proiektu batean parte hartu du

0
PRUEBA

Bilboko Udalak, «Travesía – Pirineos de circo» proiektuko bazkide eta egitura parte-hartzaile gisa, 100.750 euroko diru-laguntza jaso du, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren kontura. «Travesía – Pirineos de circo» izeneko proiektuaren helburua zirkuko artisten lana bultzatzea da, akonpainamendu metodoak eraldatuz eta egokituz, egungo egoeretatik sortzen diren erronka berriei erantzuteko.

Proiektu honetan, 2020 eta 2022 artean egingo diren ikuskizunen prestakuntza, sorkuntza eta programazio-egiturak biltzen dira, laguntza-praktika berriak esperimentatzeko, lanbidearteko elkarrizketarekin, bilaketa artistikoarekin, sorkuntzaren eta hedapenaren arteko artikulazioarekin eta eragileen, artista berrien eta onartuen arteko elkartasunarekin.

«Travesía – Pirineos de circo» lankidetza-proiektu bat da, eta Europar Batasunak %65 finantzatu du Eskualde Garapeneko Europako Funtsekin, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren bidez (POCTEFA 2014 2020)

Ekimena zirkuko arteetarako mugaz gaindiko lankidetza ekimenaren barruan kokatzen da, eta zortzi bazkidek osatzen dute, Pirinioetako bi aldeetako entitate publiko eta pribatuak direnak. Bazkideen artean, unibertsitateak daude, hala nola Toulouseko Jean Jaurés, saiakera- eta sorkuntza-lekuak eta -fabrikak, hala nola La Grainerie edo Central del Circ, baita zabalkunde-guneak eta eremu publikoko erakundeak ere, Bilboko Udala bezalakoak. Honek, urtero antolatzen ditu Bilboko Kalealdia, kaleko antzerki eta arteen jaialdia, eta Zirkualde, zirkuko arteei buruzko jaialdia.