Indarrean jarri du Barakaldok TAO zerbitzua

0

Atzo ipini zen berriz indarrean Barakaldon TAO zerbitzua. Ugaritu egin da hirian zirkulazioa, konfinamendua arintzeko lehen fasea indarrean jarri denetik; horrenbestez, berriz ere jarri da indarrean zerbitzua, mugikortasuna bermatuta gera dadin.

Segurtasun eta higiene neurriak indartze aldera, Telpark Aplikazioa erabiltzea gomendatzen du Udalak, makinak erabili beharrik gabe egiteko ordainketa.