Donostiak 140 kilometroko zirkuitu osasungarriak ditu

0

Donostiak hiri osoan dituen 18 zirkuituak, 140 km-tik gorakoak, aukera ona dira kirola egiteko, paseatzeko eta hiriko beste leku eta eremu batzuk ezagutzeko.

Zirkuitu osasungarrien sare hori 18 ibilbidek osatzen dute, eta Paco Yoldi, Bidebieta, Bentaberri, Altza, Etxadi eta Intxaurrondo kiroldegietatik abiatzen dira. Hiru zailtasun maila dituzte: berdea (erraza), urdina (zailtasun ertaina) eta gorria (zaila), profilaren eta luzeraren arabera.

Kiroldegi horien kanpoaldean, panel batzuk jarri dira, horietako bakoitzetik abiatzen diren zirkuituei buruzko informazioarekin, nahiz eta informazioa Donostia Kirolaren web orrian ere eskura daitekeen eta gailu mugikorretara deskargatu.

Zirkuitu horiek guztiak balizatuta daude kilometro bakoitzean, lurrean dauden plaka metaliko batzuekin, non zirkuituaren kodea eta gauden kilometroa adierazten baitira.

Osasun-alarmako egoera horretan ibilbide horiek erabiltzea gomendatzen da; izan ere, hiriko beste gune batzuk ezagutarazteaz gain, kirola seguruago egiten lagun dezake, eta, hartara, jende pilaketarik gerta ez dadin.