Donostiako hondartzek edukiera kontrolatuko dute

0
Argazkia: Lorentxo Portularrume.

Aurtengo hondartza denboraldia koronabirus bidezko pandemiak eragindako osasun egoerak baldintzatuko du. Oraindik ez dute zehaztu noiz hasiko den ofizialki denboraldia, eta hondartza duten Gipuzkoako gainerako udalerriekin adostuko dute, egun berean denak batera hasteko.

Donostiako Udalak, osasun-egoerak eskatzen dituen segurtasuna eta beharrezko urruntze-neurriak bermatzeko asmoz, erabaki du gure hondartzetan ohikoak diren zerbitzu batzuk ez direla emango aurten.

Marisol Garmendia Gune Publikoko zinegotziak adierazi duenez, «Uda honetan hondartzek ez dute olanarik, gabarroirik, kabina kolektiborik, igeriketa ikasteko igerilekurik eta bestelako ohiko zerbitzurik izango, eta, espazioa gehiago aprobetxatzeko eta, batez ere, osasun-arriskuak saihesteko, kentzea erabaki dugu».