Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako 2020-21ko izen-emate epea zabaldu da

0

Musikaz zein dantzaz gozatu eta aldi berean ikasi nahi duen orok maiatzaren 18tik aurrera ikasturte berrirako izena emateko aukera izango du. Lehentasuna Eskolaren web orriaren bidez (www.donostiaeskola.eus) egindako matrikulazioak izango du. Zerbitzua eguneko 24 orduetan egongo da eskuragarri.

Era berean, telefonoz egin ahal izango da 943 297 830 zenbakian, eskola-ordutegiaren barruan, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ekainaren 7an amaituko da izena emateko epea.

Bestalde, alta aurrez aurre egin nahi duten ikasleek, hitzordua eskatu beharko dute eskola-administrazioan telefonoz edo posta elektronikoz, info@donostiaeskola.eus helbidean.