UPV/EHUk ahozko kultur sorkuntza ikertzeko deialdi berriak jarri ditu martxan

0

Edozein jakintza alorretatik abiatuta, antzerkia, bertsolaritza, kantagintza, kontalaritza edo euskaraz egiten den ahozko kultur sorkuntzaren baten ikerketa egiteko aukera ederra eskaintzen da aurten ere: bi deialdi jarri berri dituzte martxan, Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedrak Mintzolarekin elkarlanean.

Batetik, 2.000 euroko bi proiektu sari eskainiko dira: lanak urtebeteko epean egin beharko dira. Bestetik, Euskal Herriko Unibertsitatean gauzatuko den doktorego aurreko ikerketa kontratua eskuratzeko deialdia ere egin dugu; kasu honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskararen eta Ikerketaren arloko Errektoreordetzek ere babestu dute deialdia.

Deialdi batean zein bestean parte hartzeko, ikerketa proposamenak ekainaren 26a baino lehen bidali behar dira.

Ebazpena uztailaren 20rako jakinaraziko da.