Gaurtik aurrera Euskadi 2. Fasera igarotzea arautzen duen Lehendakariaren dekretua argitaratu da

0

EHAAk «12/2020 DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako ezartzen baitira trantsizio-prozesuaren 2. fasea aplikatzeko Espainiako Gobernuarekin adostutako arauak» argitaratu du.

Gaur indarrean sartu den dekretu honek zazpi artikulu, azken xedapen bat eta xedapen indargabetzaile bat ditu. Dekeretuaren ezaugarriak Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak eta Nekane Murga Osasun sailburuak larunbatean15 emandako prentsaurrekoan azaldu zituzten. Honakoak dira Dekretuak malgutzen dituen eremuak:

  1. Zirkulazio-askatasuna.
  2. Egoitza-zentroetan dauden senitartekoei bisitak egitea.
  3. Gizarte-zerbitzuen arloko zerbitzuak eta prestazioak.
  4. Bisita publikoak museoetara.
  5. Naturako turismoa.
  6. Ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta elkarte gastronomikoetako lokalak eta zerbitzuak berriz irekitzea.

Malgutzeko dekretu hau Euskadiko osasun-krisiaren bilakaera positiboari esker iritsi da, eta Bizi Berri Planaren barruan kokatzen da. Plan horrek Eusko Jaurlaritzak deseskalada prozesuaren estrategia zehatza jasotzen du.

Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzak berretsi egiten du zuhurtasun-, segurtasun- eta zorroztasun-printzipioak betetzen jarraitu behar dela, eta herritarren lankidetza eskatzen jarraitzen du, sinetsita erantzukizun indibiduala lehen mailako bermea dela kutsaduraren hedapena saihesteko.