Barakaldoko Udalak udako hiri eta kirol koloniak bertan behera utzi ditu

0

Barakaldoko Udalak udan hirian egiten diren hiri eta kirol koloniak bertan beherera uztea erabaki du. Eudelek ezarritako gomendioetan oinarrituta hartu du erabakia Nerea Canterok zuzentzen duen Kultura Arloak, haurren segurtasuna bermatzeko eta, horrela, Covid-19a ez kutsatzeko.

Hala,  Aste  Santuko hiri koloniekin gertatu den bezala, 700 plaza, hautazko jantoki zerbitzua eta euskarazko eta ingelesezko jarduerak eskaini behar zituen udako edizioa ere bertan behera geratuko da.

Ez dira ere martxan jarriko Barakaldo Kirolakek 8 eta 14 urte bitarteko haurrentzat urtero bultzatzen dituen kirol anitzeko udalekuak. Formatu honetan 60 plaza eskaintzen dira jolas eta kirol jarduerak egiteko, euskaraz, elebitan (euskara gaztelaniaz) zein ingelesez.

«Udalean, Eudelen gomendioei jarraitzea erabaki dugunez, edozein motatako hiri koloniak bertan behera uztea erabaki dugu.  Erabaki zaila da, gure udalekuek beti izan dutelako familien eta hiriko elkarteen babes handia, baina horrelako jarduerak egiteak ez luke adingabeen segurtasuna bermatzea ahalbidetuko», azaldu du Canterok.