Barakaldoko Udaltzaingoak herritarrak kontzientziatu eta informatzeko kanpainari ekin dio

0

Kontzientziazio eta informazio kanpaina bat hasi du gaur Barakaldoko Udaltzaingoak hiriko kalerik jendetsuenetan, Angel Madrazo Herritarren Segurtasunerako eta Babes Zibilerako zinegotziak jakitera eman duenez, Covid-19ko kutsatzeak saihesteko neurriak betetzen diren kontrolatzeko.

Hain zuzen ere, Udaltzaingoak prebentzio-patruilak ibiliko dira terrazetan eta jende-pilaketak aurreikusten diren lekuetan, eta agenteek maskarak erabiltzea, jende arteko 2 metroko segurtasun-distantzia eta terrazen okupazio egokia errespetatzen direla zainduko dute.

Patruila horiek, hasiera batean, informatzen eta kontzientziatzen jardungo dute, konfinamendua arintzeko hasi  berri den aldian, kutsadura berriak zabaltzea eragozteko.

Astelehenetik aurrera, Barakaldo 2. fasean sartuko gara, eta, hori dela eta, jende pilaketak gertatu ahal izango dira kalean.

Larunbatera aurreratu dugu kanpaina, asteburuan ere oinezkoen presentzia handia aurreikusten dugulako kale nagusietan eta pasealekuetan», argudiatu du Angel Madrazok.

Udaltzaingoak patruila berezia jarriko du Foruen pasealekuan eta inguruan, Askatasunaren etorbidean, Ramon Rubial Lorategi Botanikoan, Munoa finkan, Gurutzetako Balejo eta Bakea kaleetan, Errekatxon, Itsasadarraren pasealekuan eta Dolores Ibarruriko bidegorrian.  Halaber, agenteek azoka txikiak zainduko dituzte astelehenetan (Bakea) eta ostegunetan (Ansio).