Beste 20.000 euroko laguntza emango die datozen egunetan Barakaldoko Udalak Elikagaien Bankuarekin elkarlanean ari diren bi elkarte barakaldarrei, familia ahulenen artean elikadura banatzeko. Hori da Barakaldoko Udalak martxoaren 14an osasun-krisia hasi zenetik egiten duen bigarren ekarpena. Horrenbestez, 40.000 euroko inbertsioa egin da, Nuestra Señora del Carmen Soli eta Hay una Esperanza para Ti elkarteen banaketa-ahalmena handitzeko.
«Edonork daki, jakin, osasun krisi honek datozen urteetan jasango ditugun ondorio ekonomikoak eragiten ari dena. Horregatik ari gara Udaletik horrelako neurriak bultzatzen, familia ahulenen artean ondorio horiek arintzeko», adierazi du Amaia del Campo Barakaldoko alkateak.
10.000 euroko ekarpen horri esker, elkarte bakoitzak produktu freskoagoak eros ditzake, normalean Bizkaiko Elikagaien Bankuak sustatutako banaketen barruan sartzen ez direnak.