Diruzorro Txartelaren ekimenerako Barakaldoko Udalak 600.000 euro bideratuko ditu

0
PRUEBA

Barakaldoko Udalak 600.000 euro bideratuko ditu Covid-19ko osasun-krisiaren hasieran abian jarritako Diruzorro Txartelak (Janari Txekeak) ekimenerako, baliabiderik jasotzen ez duten familien oinarrizko premiei aurre egiteko. Esperientzia pilotu hau 60 familiari laguntzen hasi zen, baina Mikel Antizarrek zuzentzen duen Gizarte Ekintza Arloak eta Amaia del Campo Barakaldoko alkateak handitu egin behar izan dituzte baliabideak,  gora egin baitu udalaren laguntza behar duten familia kopurua, koronabirusak eragindako kalte ekonomikoen ondorioz.

«Hasierako pilotajean 60 diruzorro-txartel banatu ziren, inolako diru-sarrerarik ez duten familientzat. Orain beste 180 txartel  inguru banatuko dira, eta dagoeneko emandakoak kargatzen joango dira, diru-sarrerarik ez dagoen bitartean «, esan du De Campo alkateak.

«Zaila da  aurrekaririk ez duen egoera honen bilakaera aurreratzea, bai eta Estatuko Gobernuak eta beste administrazio batzuek iragarritako beste neurri batzuk nola eta noiz jarriko diren martxan jakitea ere; horregatik, laguntzen jarraitzeko eta  egoera okerrenean dauden gure hiriko familiei erantzuna emateko, 600.000 euroko partidaz hornitu dugu neurria», iragarri du Del Campok.  «Kopuru horri esker, prest egongo gara gizarte-langileek egiten dizkiguten eskaerei aurre egiteko», zehaztu du.