Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Euskadiko deseskaladaren 2. fasean jarduera fisikoa eta kirola egiteko baldintzak jasotzen dituen dokumentua

0

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren bidez, Euskadiko deseskaladaren 2. fasean jarduera fisikoa eta kirola egiteko baldintzak jasotzen dituen dokumentu bat argitaratu du.

Dokumentu honetan jasotzen diren ildo orokorrez gain (erantsitako PDFan kontsulta daiteke), Eusko Jaurlaritzak euskadi.eus web-orrian jaso ditu Euskadin maiatzaren 25etik ekainaren 7ra bitartean jarduera fisikoa eta kirola egiteko baldintzei buruzko xehetasun guztiak. Xehetasun horiek guztiak webgune honetan kontsulta daitezke: euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/kirolak

Jarduera Fisikoa eta Kirola, 2. fasea: maiatzaren 25etik ekainaren 7ra.

JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA

  • Pertsonen mugikortasuna mugatzen zuten ordu-tarteak bertan behera geratzen dira; hortaz, jarduera fisikoa eta kirola egin daiteke eguneko edozein ordutan. Edonola ere, 70 urtetik gorako herritarrek eta arrisku-taldeek lehentasuna izango dute erabilera publikoko guneetan honako ordu-tarteetan: 10:00etatik 12:00etara zein 19: 00etatik 20:00etara.
  • Lurralde historiko osoan mugi daiteke. Halaber, baimentzen da lurralde historiko ezberdinetako udalerri mugakideen artean mugitzea.

KIROL INSTALAZIOAK

  • Kirol instalazioak ireki ahal izango dira, aire zabalekoak zein itxiak, honako baldintza hauetan:
    • Hitzordua eskatu behar da aurretik.
    • Kirol jarduera bat egin nahi duen edozein pertsonarentzat ireki ahal izango dira instalazioak.
    • Edukieraren % 30eko muga errespetatuko da.
    • Kirol jarduera beti egingo da parte-hartzaileen arteko kontaktu fisikorik gabe.
    • Aldagelak erabili ahal izango dira, betiere prebentzio- eta higiene-neurri orokorrak errespetatuz.
    • Ireki daitezkeen instalazioen artean daude kirol-erabilerarako igerilekuak eta jolas-igerilekuak.

BESTELAKO ARLOAK

  • Liga ez-profesional federatuetan oinarrizko entrenamenduak egitea baimentzen da.
  • Liga profesionaletan erabateko entrenamendua edo aurre-lehiaketa egitea baimentzen da.
  • Liga profesionaletan lehiaketari berrekitea baimentzen da.

Informazio gehiago:

euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/kirolak