Lagundutako Bilbogarbi mugikorra lanera itzuli da

0
PRUEBA

Bilboko Udalak Lagundutako Bilbogarbi Mugikorra martxan jarri du berriro. Furgoneta ibiltari hauek, hiriko zortzi barrutietan zehar ibiltzen direnak, ohiko maiztasun eta ordutegiekin itzuli dira zerbitzura (udalaren web-orrian eta 010 eta 94 447 50 56 telefonoetan kontsultatu daitezke).

Horrela, Bilboko Udalak %100ean berreskuratuko ditu bere hondakin bilketa eta birziklatze zerbitzuak, martxoan osasun-alertaren ondorioz bertan behera geratu zirenak. Maiatzaren 18an, astelehena, lanean hasi ziren berriro hiriko lau Bilbogarbi finkoak eta laguntzarik gabeko Bilbogarbia. Ostalaritzarentzako beiraren atez ateko bilketa zerbitzua eta merkataritzarentzako paperaren eta kartoiaren atez ateko bilketa zerbitzua ere martxan jarri ziren.

Lagundutako Bilbogarbi Mugikorrak ondokoak biltzen ditu: aerosolak, etxeko likido toxikoak eduki dituzten metalezko nahiz plastikozko ontziak, olio eta gasolio iragazkiak, pilak eta bateriak, tonerra, fluoreszenteak, sendagaiak, erradiografiak, pintura pote eta latak, disolbagarriak, erabilitako etxeko landare-olioa, erabilitako motor-olioa eta erabilitako oihalak.