Migrazioen inguruko aurreiritziei eta zurrumurru faltsuei aurre egiteko film laburra

0

Barakaldoko Gazte Bulegoa Gazteria Zerbitzuko gazte talde batek migrazioen inguruan dauden aurreiritzi eta zurrumurru faltsuei aurre egiteko film laburra egin du. Barakaldo bezalako udalerri ireki eta multikultural batean bizi diren neska-mutilen bizitza gurutzatuak irudietan jartzen ditu lanak, eta ostegunean aurkeztuko zuten, Kultur Aniztasunaren Egunaren karietara.

Zurrumurruen aurkako estrategiaren parte da film laburra, eta Gazte Bulegoa zerbitzuko eta AMEKADI Euskadiko Bitartekaritzarako Elkarteko hezitzaileen laguntzarekin grabatu da. Beraz, taldeak  elkarlanaren ikasbidea ere egin du, sormenean eta eguneroko bizitzen azterketan oinarritua, bizikidetzaren ikuspegiti. «Eta prozesu horren bidez, elkar ezagutu eta kulturen arteko bizikidetza hobetu,, aniztasuna baloratuz eta aniztasuna sustatuz.  Iritzi desberdinak aintzat hartzen eta errespetatzen dituen jarrera da tolerantzia», azpimarratu du.

Film labur honek ikasturte osoan zehar hainbat prestakuntza-jarduera egin dituen gazte talde baten lana laburbiltzen du.

Irailean, zurrumurruen aurkako topaketa batean hartu zuten parte  Estatu mailan, Madrilen, bai eta gure hirietan bizikidetza sustatzeko hainbat ekimenetan ere, Getxoko edo Bilboko beste gazte-talde batzuekin koordinatuta.