Amaia Peña atezaina Athletic Clubera itzuli da

0

Athletic Clubek eta Amaia Peñak akordioa lortu dute atezaina 2022ko ekainera arte gurean egoteko. Amaia Peñaren fitxaketak atea indartzen du datorren denboraldirako Ainhoa Tirapu historikoaren baja jasan ondoren. 1998ko azaroaren 22an jaiotakoa Barakaldoko Pauldarrak taldean hezi zen, eta 2014-2015 denboraldian Athletic Clubera heldu zen filialarekin aritzeko. Guztira 37 partida jokatu zituen emakumezkoen bigarren taldearekin, 2016-2017 sasoian Pittsburgheko Unibertsitatera (Pennsylvania) joan zen arte, Marketin eta Hornidura Kateko maila bikoitz bat ikasteko.

Ameriketako Estatu Batuetan lau denboraldi egin ditu Pitt Panthers taldean, NCAAren Kosta Atlantikoko Konferentzian (ACC). Azken bi denboraldietan hamaikakoan izan da eta nabarmen egin du aurrera. Gainera, Amaiak nazioarte mailan jokatu du Espainiako selekzioaren beheko mailetan, 2015ean Europako txapelketa (17 urtez azpikoarekin) eta Europako txapeldunordetza (19 urtez azpikoarekin) lortuz.

Airezko jokoa menderatzeko tamaina dauka atezainak. Bizkorra da atepean eta intuizio handia dauka bata bestearen aurkako jokaldietan. Amaia Peña klubaren egungo eta etorkizuneko atezainetako bat izango delakoan gaude.