Aurten ez da udaleku musikalik antolatuko Donostian

0

Haurren, monitoreen eta zentroko langileen osasuna lehentasunezkotzat hartuta, eskolak erabaki du «Musikoporrak» programa ez antolatzea, EUDELen gomendioei jarraituz.

EUDELek, Euskadiko Udalen Elkarteak, irailaren 15era arte luzatuko dituen oinarrizko aholku batzuk onartu zituen joan den astean. Besteak beste, udalekurik ez egitea. Gainera, ekitaldi publikoetan gehienez 250 pertsona egon ahal izango direla zehaztu dute. Bien arteko distantzia 2 metro eta 4 metro karratukoa izango da. Hala, jarduera publikoek gehienez 1.000 metro karratuko okupazioa izango dute. Bestalde, udal azpiegitura estaliak itxita edukitzea gomendatzen da, liburutegiak, liburuen maileguak egiteko, eta auditoriumak, ekitaldi zehatzak egiteko, izan ezik.

Eskolak hartutako erabakia zaila izan da, tailer horiek oso harrera ona izaten baitute urtero, baina aurten udalekuetarako baldintzak betetzen ez direla uste dugu, horien garapena bateraezina baita COVID-19 gaixotasunetik babesteko protokoloekin. Ikastetxea lanean ari da datorren ikasturteari beharrezko aldaketekin aurre egin ahal izateko.

Ohiko komunikazio-kanalak aprobetxatuz, gerta daitekeen edozein berritasunen berri emango du Eskolak unean-unean. Edozein zalantza edo argibidetarako, zure esanetara gaude info@donostiaeskola.eus helbidean.