Bilbok auzoetako azoken jarduera berreskuratu du

0

Bilbok berreskuratu egingo du auzoetako azokatxoen jarduera. Hala, datorren eguaztenean, maiatzak 27, Zorrotzako eta Otxarkoagako azokatxoak egingo dira, biak ere ohiko salmahaien % 50arekin, eta, domekan, hilak 31, Boluetakoa. Otxarkoagako azokatxoa, bestalde, salmahaien % 25arekin egingo da.

Zehazki, Otxarkoagakoan, 37 izango dira saltzaileak, eta Zorrotzakoan, 7; Boluetakoan, berriz, 60 saltzaile izango dira, eta txandan ibiliko dira, asteka. Postu horiei esker, segurtasun-distantziak behar bezala mantendu ahal izango dira merkatuetako kokapenetan. Izan ere, azokatxoetan, edukiera zainduko da, jenderik pilatu ez dadin, eta salmahaien artean bi metroko tartea utzi beharko da, gutxienez: tarte hori gorde beharko dute uneoro hala saltzaileek, nola azokatxora doan jendeak.

Oraingoz, Plaza Barriko azokatxoa ez da egingo, ezin delako antolatu betiko lekuan. Arkupeko eremuak libre egon behar du, oinezkoentzat eta ostalaritzako tegien erabiltzaileentzat, dagokion segurtasun tartearekin.