Bilboko hilerriek bisitarako ordutegi berriak ezarri dituzte

0

Bilboko udal hilerriek aurrera egin dute ohikotasunerantz, apurka-apurka, jendearentzako bisita-ordutegiak ezarriz. Zehatz esanik, Bizkaiko hiriburuko hilerri nagusiak 14:00etatik 20:00etara arteko ordutegia ezarri du ikustaldiak egiteko, hartara goizak ehorzketetarako eta errausketetarako gordetzearren, gaur egun ezarrita dauden murriztapenak betetzearren; ostera, Deustukoak betiko ordutegia berreskuratu du, 08:00etatik 15:00etara.

Alarma-egoera dekretuz ezarri zenetik, Bilboko hilerria ez da ireki Bilboko herritarrek eskatu dituzten ehorzketak eta errausketak egiteko baizik. Joan den maiatzaren 16an, zapatuan, 9/2020 Dekretu maiatzaren 15ekoa eman zenetik, murriztapenak malgutu egin dira, behin Ohikotasun Berrira Igarotzeko Plan honen 1. fasea aplikaturik.

Hala, bada, ikusirik alarma-egoeraren arauketan sartu diren aldaketak, Bilboko udal hilerriek berriro ireki dituzte ateak bisitan joan nahi duten herritarrentzat, aipatutako ordutegi horietan.