Bilboko Udalak kultur tailerretako matrikularen zati bat itzuliko du

0
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Bilboko Udalak 2019-2020 ikasturtean egin diren udal kultur tailerren zati bat itzuliko du. Martxoaren 14an alarma-egoera deklaratu zenetik, barrutietan antolatutako udal kultur tailerrak online eskaini ziren.

Hala ere, Udalak egokitzat jo du kuoten zati bat itzultzea, ordaindutako hasierako zenbatekoaren %25, gutxi gorabehera. 1.000 pertsona inguruk parte hartu dute Udalaren 79 kultur tailer horietan, hainbat gai lantzen dituztenak, hala nola, kultura, eskultura, olioa, pintura sortzailea, argazkigintza, azaleztapena edo zinemaren hastapena.

Itzulketek honako zenbateko hauek izango dituzte: 24 euro matrikula arrunta ordaindu zutenei, 14 euro langabezian edo erretiratuta daudenei eta 2 euro diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenei. Hain zuzen, matrikularen jatorrizko zenbatekoaren % 28a itzuliko zaie lehenengoei –86,45 € ordaindu zituztenei–; % 26a bigarrenei –54 euro ordaindu zituztenei– eta % 23a hirugarrenei –8,65 euro ordaindu zituztenei–. Ebazpen hori Udalak joan den azaroaren hasieran emandako 79 kultur tailerren ikastaroaren amaierarekin batera iristen da.

Tailer horiek, hasiera batean hiriko Barrutietako Udal Zentroetan emateko pentsatuak, martxoaren 14an eten ziren, eta online eman ziren hainbat plataformaren bidez. Hala, azken asteetako inguruabarrak egokitu egin ziren, ikastaro horietan izena eman zuten pertsona guztiek prestakuntza galdu ez zezaten eta interesa zuten diziplinen edukiak, erabilerak eta ariketak jasotzen jarraitu zezaten.

Irakasleen eta parte-hartzaileen ahalegina oso garrantzitsua izan da, eta ikasturtearen amaierara iristea ahalbidetu du ezagutza berriak eskuratuz eta tailer horiek aisialdi sortzaile eta kulturalaren zati gisa erabiltzeko helburua betetuz, herritarrak prestatu, entretenitu, interesatu eta dibertitzeko.