Bilboko Udaleko aurrez aurreko herritarrentzako arreta-zerbitzua hasi da berriro

0

Bilboko Udaleko aurrez aurreko herritarrentzako arreta-zerbitzua arian-arian eta ordua aurretik eskatuta hasiko da. Oraingoz, San Agustin eraikinean bakarrik egingo da arreta, eta edozein kudeaketa egiteko beharrezkoa izango da aldez aurreko hitzordua eskatzea –data eta ordua- instalazioetara joan baino lehen.

Txanda hori bihartik (eguaztena, maiatzak 27)010/94 4 010 010 telefonoan edo www.bilbao.eus udal webgunean eska daiteke. Hitzordurik ezean, ez da arretarik emango.

San Agustin eraikineko jendaurreko ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da, astelehenetik barikura. San Agustineko arreta-zentrora iristean, hitzordua berretsi beharko da instalazioetako sarreran horretarako prestatutako makinetan.

Barrutietako 10 udal bulegoetan, non bilbotarrek ere udal-izapideak egin baititzakete, datorren asteetan hasiko da arreta presentziala pixkanaka.

Nahiz eta oraingoz San Agustineko eraikinean baino ez den artatuko, hitzorduak bete gabe dituzten pertsonei, izapideak aurrez aurre bakarrik egin daitezkeenei eta COVID19k orain arte egin ezin izan dituenei, atzotik, maiatzak 25, San Agustinen zein Barrutiko Udal Bulegoetan ematen zaie arreta