Donostiako auzoetako frontoiak eta udaleko padel pistak ireki dira

0

Gaurtik aurrera padelean jolasteko aukera izango da Etxadi, Mons, Tenis Ondarreta eta Loiolako Erriberak pistetan. Instalazio horietara joateko beharrezkoa izanen da aldez aurretik erreserba egitea, eta binaka jokatu ahal izango da. Etxadiko pisten kasuan, erreserba online egin beharko da, web orriaren bidez eta gainerako instalazioetarako, erakunde pribatuek kudeatuak, horietako bakoitzarekin harremanetan jarri beharko da erreserba horiek egiteko.

Auzoetako pilotalekuak ere ireki dira. Horietan, gehienez ere lau lagunek hartuko dute parte, eta ordubeteko iraupena izango du kirol praktikak, jende gehiago sartu ahal izateko. Instalazio horietarako ez da aldez aurreko erreserbarik izango; beraz, erabiltzaileei dei egiten zaie baldintza horiek errespetatzeko. Atano, Balda eta Egiakoa momentuz ez dira irekiko.

Gaur arratsaldean irekiko da Miniestadioa, baina soilik atleta federatuentzat eta aurretik hitzordua dutenentzat, Gipuzkoako Atletismo Federazioak berak koordinatuta.

Gainerako kirol instalazio eta espazioei dagokienez, ekainaren 8an gimnasioak irekitzeko aurreikuspenek bere horretan diraute, edukiera eta aldez aurreko hitzordua mugatuta.