Donostiako Sasuategiko zelaian hartutako neurriei buruzko informazioa

0

Sasuategiko zelaian baratzeak egiteko asmoa zela eta, lehendabizi lur analitika bat egin zen. Horren emaitzen arabera, lurra kutsatuta zegoen eta baratzea egiteko ez zen egokia, nahiz eta beste erabileratarako egokia izan.

Horregatik agertutako kutsadura aztertu eta dagozkien neurriak hartu beharra dago. Hori guztia egin bitartean, eta prebentiboki, kutsadura agertutako eremua itxi da.

Jarritako itxitura behin behinekoa da, eta hurrengo hilabeteetan, dagokion irtenbidea aurkitu eta onartzen denean, arazoa konpontzeko neurriak hartuko dira eta gero itxitura kendu ahal izango da.