Maiatzaren 23an, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen bigarren fasea eraikitzeko lanetan erabilitako atzerako hondeamakina bati eraso eta su eman zioten. Ondorioz, makina kiskalita geratu zen. Aurreko egunetan, obrako makinetan beste sabotaje batzuk gertatu ziren.
Makinaren jabe den enpresak salaketa aurkeztu zuen Ertzaintzan, gertaera hori ikertzeko eta egilea nor den zehazteko.
Bizkaiko Foru Aldundiak elkartasuna adierazi nahi die erasotutako enpresari eta MHSko langile guztiei, eta gaitzetsi egiten du gertaera hori, sinetsita baitago halako ekintzak gure gizartetik desagerrarazi behar direla. Oro bat, Bizkaiko herritarrekin batera, indarkeria erabat arbuiatzen du edozein aldarrikapen egiteko bide gisa.