Ignacio Goitia bilbotarraren Atzerabegirakoa Erromako Cervantes Institutuaren arte aretoan

0
PRUEBA

‘Ignacio Goitiaren unibertsoa’ artista bilbotarraren margolanak, marrazkiak eta eszenografiak erakusten dituen erakusketa Erromara iritsi da orain, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Cervantes Institutuak bultzatuta. Azken hilabeteetan Bilboko Rekalde Aretoan izandako arrakastaren ostean, Ignacio Goitiaren erakusketa Italiako hiriburuan izango da lehen aldiz.

Aldi baterako erakusketa berriak artistaren azken hiru hamarkadetako lanen aukeraketa bat biltzen du. «Ignacio Goitiaren unibertsoa» Piazza Navonako Dali Aretoan izango da erakusgai, Cervantes Institutuaren arte-areto hau 2020ko maiatzaren 27tik ekainaren 27ra arte egongo da zabalik.

Koadroak, hiru dimentsioko pinturen Ikonoak, artistak berak diseinatu eta komisariatutako eszenaratze zaindua erakusten duten marrazkiak eta instalazioak dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Cervantes Institutuak antolatutako erakusketa honen gorputza. Erromako Cervantes Institutuaren arte aretoan jarritako erakusketa Ignacio Goitiak azken hogeita hamar urtean egindako arte-lanei buruzko atzera begirada bat da, hau da, artista horren ibilbide artistikoaren laburpena.

Erakusketak artista horren lanik adierazgarrienak biltzen ditu, munduko hainbat tokitan kokatutako bilduma partikular eta instituzionaletakoak. Jendeari haren lanaren funtsezko gakoak erakutsi nahi dizkio, artista horren gizarte-balioekiko kezka. 1988tik gaurdainoko ibilbide artistiko osoa eta gizakiaren balioekiko ikuspegia.

Erakusketak Ignacio Goitiak bere Grand Tour partikularrean egin dituen bidaiak eta artera ekarrita bizi garen gizarteari buruz egin dituen hausnarketak eta hausnarketa horiek adierazteko era islatzen ditu. Izan ere, artistak mugitu, zalantzan jarri eta aurrera egin du, etengabe, arkeologo garaikide baten antzera, bizi-esperientzia aberasgarrien eta bere sorkuntzak kokatzeko eszenatokien bila.  Horrela, Goitiak ikuspegi eta estilo oso pertsonal baten bidez immigrazioa eta globalizazioa bezalako gaiak jorratzen ditu, arkitektura handien semiotikaz eta boterearekin duten harremanaz ere hausnartuz.