Lehendakariak pandemiaren ondorioz hildako pertsona guztien omenez irailaren 21ean agur-ekitaldi bat egitea proposatuko du

0

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako sailburuekin batera, minutu bateko isilunea egin du gaur goizean Covid 19ko biktimak omentzeko.

Beranduago egin dituen deklarazio batzuetan, Lehendakariak iragarri pandemiaren ondorioz hil diren pertsona guztiei agur egiteko ekitaldi solemnea sustatzeko asmoa duela. «Ekitaldi hori irailaren 21ean Gasteizen egitea proposatuko diet euskal erakunde guztiei», esan du.

Azaldu dunez, ekitaldiak hiru helburu izango ditu: biktimak gogoratzea, familia guztiei beraiekin gaudela esatea, eta beren senideak agurtu ezin izan dituzten pertsona guztiei elkartasuna adieraztea. «Ekitaldian, Covid 19-aren biktima bakoitzaren oroimenez zuhaitz bat landatuko dugu. Landatzen ditugun zuhaitzek biktima guztiekiko elkartasuna oroimenean irauteko konpromisoa erakutsiko dute».