Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua elkarrizketatu dute gaur ETB-1eko Egun On Euskadi saioan, eta Covid 19ak eta Alarma Estatuak kulturan, hizkuntza politikan eta kirolean duten eraginaz galdetu diote. Sailburuak azpimarratu duenez, gaur egun kulturaren erronka nagusia jarduera berreskuratzea da: «Geure burua zaintzeko eta bizitzeko gai izan behar dugu: hori da kulturak une honetan duen erronka nagusia».