Bingen Zupiria sailburuak jarduera kulturala bultzatzeko beharra azpimarratu du

0

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Radio Vitorian izan da, eta Covid 19rekin lotutako krisiak kulturaren eta hizkuntza-politikaren munduan izan duen eraginari buruz hitz egin du.

Sailburuak Eusko Jaurlaritzak gaur egungo egoeraren aurrean hartutako neurriak azaldu ditu, eta datozen hilabeteetan jarduera kulturala bultzatzeko beharra azpimarratu du, «betiere beharrezko segurtasun neurriak betez».