Hezkuntzako Enplegu Publikorako Eskaintza eskabideak aurkezteko epea berriro ireki da

0

Hezkuntza Sailak gaur berrekingo dio Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei zuzendutako Lan Eskaintza Publikorakoeskabideak aurkezteko epeari. Epea ekainaren 1etik 5era egongo da zabalik (azken hau barne).

Era berean, epe horren barruan, aurrez aurkeztutako eskabidea ordaindu ahal izango da (ordaindu ez bazen), bai eta aldez aurretik betetako eskabidean edozein aldaketa eskatu ere.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma-egoera deklaratu zuen, COVID-19 koronabirusak eragindako osasun-larrialdiko egoerari aurre egiteko. Administrazio-epeak etetea ekarri zuen egoera horrek, tartean, besteak beste, hautaketa-prozedura honetarako ezarritako eskabideak aurkezteko epea bertan behera gelditzea. Alarma-egoera indarrean jarri zen unean irekita zegoen eskabideak aurkezteko epea, otsailaren 28tik martxoaren 18ra bitartean. Beraz, astelehen honetan berrekingo zaio epeari, etenda gelditu zen unean ixteko falta zitzaizkion egunen pareko kopuru batekin.

Hezkuntza Sailak aurrerago jakinaraziko ditu hautagaiek programazio didaktikoa eta merezimenduak aurkezteko izango dituzten epeak.