Osasun Sailak hondartzak eta zingirak erabiltzeko irizpideak bete daitezela eskatzen du

0
_

Osasun Sailak gogorarazi du beharrezkoa dela hondartzak eta zingirak arduraz erabiltzea, eta SARS CoV-2 sistemaren transmisioa minimizatzeko prebentzio-neurriak aplikatzea. Ildo horretan, egungo osasun-pandemian pilaketak saihesteko, eta espero diren tenperatura altuak ikusita, hondartzak eta zingirak erabiltzeko irizpidean eta gomendioak bete daitezela eskatu du. Irizpide horiei honako hau gehitu du: bainu eremuen erabilera dinamikoa, hau da, ibiltzeko, bainatzeko edo jarduera akuatikoetarako. Gainera, paseoak ematen direnean bi metroko distantzia mantendu ezin bada, jendeak maskara erabili beharko du.

Osasun sailak adierazi du Covid-19 gaixotasunaren transmisioaren prebentzioa erakundeei zein herritarrei dagokien erronka kolektiboa dela. Egungo egoera pandemikoan, oso garrantzitsua da orain arte eman diren prebentzio-neurrien jarraipena balorean jartzea; besteak beste, 2 metroko pertsonen arteko urruntzea mantentzea eta maskarak erabiltzea. Gogorarazi du azkenaldian hainbat herrialdetan gaixotasunaren agerraldiak gertatzen ari direla, eta birusa espazio publiko batean transmitituz gero, ezinezkoa izango litzateke kontaktuak arakatzea.

Orain dela gutxi, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak gida bat prestatu du hondartzen kudeaketan inplikatuta dauden erakunde eta agenteei SARS CoV-2 birusaren transmisio-arriskua gutxitzeko kontingentzia-planak prestatzen laguntzeko. Gida honetan gomendio edo alholkuak ematen dira, besteak beste, edukieren eta sarbideen kontrola mantentzea, hondartzan egonaldi laburragoak planifikatzea, jende gehiagori erabiltzeko aukera emanez, edo marea handiko momentuetan erabilera-arauak ezartzea. Hauei, Osasun Sailak, prebentzio-neurri gisa, bainatzeko guneen erabilera dinamikoa gehitu die.

Gogoratu behar da hondartza eta zingiretan SARS-CoV-2 kutsatzeko bide nagusia eztularekin eta doministikuekin sortzen diren arnas-jariakinak eta pertsonen arteko kontaktua direla. Aisialdiko jardueretan, bainurako baldintza estandarrak dituen urarekin kontaktua izateagatik SARS-CoV-2 birusak eragindako infekzioa ez dirudi oso gertagarria denik.