Barakaldok bikoiztu egin du Merkataritza Bonuetan egindako inbertsioa

0

Barakaldoko Udalak hiria dinamizatzeko eta merkataritza eta ostalaritza suspertzeko lanean jarraitzen du. Nahitaezko itxierako bi hilabeteren ondoren, eta konfinamendua arintzeko faseetara egokitutako muga desberdinekin aste batzuetako irekieraren ondoren, sektoreak laguntza behar du. Gaur goizean bilera batean elkartu dira  merkataritza eta ostalaritzako hainbat elkarte alderdi politikoekin  eta, bertan, sektoreak horren ondorio ekonomikoei aurre egiteko bigarren neurri sorta iragarri da. Horien artean, Merkataritza Bonuaren bi kanpainetan aurreikusitako inbertsioa bikoiztea da nagusia, 220.000 euroraino iritsiz, eta lokaletan 660.000 eurotik gorako eragin ekonomikoa izanik hiriko ekonomian. David Sollak zuzentzen duen Ekonomia Sustatzeko Arloak  ia amaituta ditu merkataritzan eta ostalaritzan jarduera ekonomikoa aktibatzeko Merkataritza Bonuaren kanpaina berriak.

Aurreikusitako hasierako inbertsioa 110.000 eurokoa zen, baina kopurua bikoiztea eta bi kanpainetan 220.000 euro inbertitzea erabaki da -110.000 euro bakoitzean-, deialdi bakoitzean 21.000 bonu sortzeko xedez. Lehenengoa, ekainean egongo da prest, eta bigarrena, berriz, uda ostean. «Sektoreak bizi duen egoera latzaren jakitun gara; horregatik, herritarrak lokaletara erakartzeko eta kontsumoa sustatzeko aukerak sortzen saiatzen ari gara», azaldu du Sollak. «Orain arte, Barakaldo Bonuaren kanpainan 55.000 euroko inbertsioa egin da, eta 5.500 bonu zeuden herritarrentzat eskuragarri. Oraingo honetan, inbertsio hori lau aldiz biderkatuko dugu, eta, horretarako, 15 euroko 42.000 bonu merkaturatuko ditugu, herritarrek tokiko merkataritzan eta ostalaritzan erosi eta kontsumitzeko aukera izan dezaten, soilik 10 euro ordainduta. Gainerako 5ak Udalak jarriko ditu dirulaguntza gisa», azpimarratu du zinegotziak. Merkataritzako eta ostalaritzako lokalek izena eman ahal izango dute ekimenetan parte hartzeko, eta bonuen banaketa ekitatiboki egingo da», esan du, alegia, «parte hartzen duten lokal guztien artean zati berdinetan banatua, ekimen honen onuradun izan daitezen «, azpimarratu du Sollak.660.000 euro baino gehiagoko eragin ekonomikoa izango dute kanpaina horiek merkataritzan eta ostalaritzan.