Barakaldoko Udaltzaingoak Tellaetxe parkeko eta Argalario inguruko barbakoak zigilatu ditu

0

Angel Madrazo Barakaldoko Udaleko Herritarren Segurtasun eta Babes Zibileko zinegotziak jakitera eman duenez, Tellaetxe parkean eta Argalario inguruan zeuden barbakoak zigilatu ditu Udaltzaingoak. Horrela, aldi baterako erabilera mugatuta geratzen da Cobid-19aren kutsadurei aurrea hartzeko.»Eguraldi ona iristearekin batera, asko dira Barakaldoko eta inguruko beste udalerri batzuetako herritarrak asteburuan aisialdirako gune horretara hurbiltzen direnak. Horregatik, nahiz eta konfinamendua arintzeko 2. fasean jasotako malgutasun neurriek aukera ematen duten bilerak taldean egiteko, bilera horiek aldi baterako ixtea erabaki da, birusaren hedapena erraztuko duten pilaketak saihesteko», zehaztu du Madrazok.

Halaber, Angel Madrazok gogorarazi du ezin dela barbakoa eramangarririk edo desmuntagarririk erabili udalerriko aisialdi-guneetan.

Une honetan, pandemiaren bilakaera ona da, baina Herritarren Segurtasun eta Babes Zibileko zinegotziak ohartarazi du ezin direla alde batera utzi pertsonen arteko bi metroko distantzia soziala eta babes-maskara erabiltzea, distantzia horri eutsi ezin zaionean. «Une honetara iristeko herritarrek egin dituzten ahaleginak ez dago zapuzterik birus-agerraldi berriek eragin dezaketen kutsatzeak prebenitzeko neurriak lasaitzeagatik «, adierazi du.

Alde horretatik, asteburuan aisialdi-gune horretaz gozatzera joaten direnek zorrotz bete beharko dituzte jendea urruntzeko neurriak bai eta  gehienez bil daitekeen 15 laguneko kopurua ere .