BILBAO Ria 2000k Nerbioiren erriberako pasealekuaren zati bat berritu du

0

Erriberako  pasealekuan egindako lanek, Portuko ditxoaren aurrealde osoa berrurbanizatzea ekarri dute, 6,5 metroko zabalerako espaloia, 5,85 metroko zabalerako lorategia eta zuhaiztia eta 2,5 metroko zabalerako bidegorria eginez.

Lorategia eta bidegorria plaza berriaren altueran eten egiten dira, oinezkoak  ontziralekuaren etxetxora  heltzea errezteko, hortik, Itsasadarraren alde biak lotzen dituen gasolinontzia hartzen baita.

Ontziraleku bera erreformatu behar izan da kotak berdintzeko eta hori,  korten altzaiuzko txapa atearen gainetik moztuz egin da.

RES AL-5 eta  RES AL-6 lursailen artean dagoen espazioan,  plaza bat eraiki da terrazak  dauzkan alde berdearekin, eta bere barrutik, ontziralekuaraino heltzen den  oinezkoentzako arrapala doa.

Plaza honek, Labe Garaiak Etorbidea eta uraren aurrealdearen artean dagoen desnibela  gainditzen duenak, alde berde zabala dauka eta hor, arbolak landatu eta hormigoi armatuzko harmailak tartekatu dira, alde hori, egoteko lekua bihurtuz.  Harmailetan, eserlekua eta bizkarraldea dauzkaten  egurrezko hamabi banku jarri dira.

Plaza, hirigunea eta Itsasadarraren arteko konexioa errezten duen lokarri berria bihurtu da, alde horrek oinezkoak hartzeko edukiera handiagoa dauka eta ur-laminaren ikuspegi berriak ematen ditu.

Alde horretan garatutako beste jarduera batzuk, pasealekuan eta plazan argiztapen sare berria instalatzea, hiri-altzari berriak eta aurrefabrikatutako komun autoikuzgarria jartzea izan dira.

Guztira 84 zuhaitz landatu dira, honako espezie hauetakoak: 29 quercus cerris (haritz), 7 quercus ilex ilex (arte), 17 pronus serrulata (gereziondo), 22 pyrus calleriana (madariondo), 6 fraxinus excelsior (lizar) eta 3 alnus glutinosa (haltz beltz).

Pasealeku berria bere mutur bietan egokitu da, inguruan jadanik zegoen pasealekuarekin konektatzeko. Aipatutako ibiltoki hori, alde batetik Galindoren erriberako pasealekuarekin konektatzen da, eta bestetik, Rontegi zubiaren egiturarekin.

BILBAO Ria 2000ren obra hau, 859.701,77 euroko  aurrekontua izan duena, Construcciones Amenabar S.A., Amenabar Etxegintza Bizkaia, S.L. eta  Amenabar Promociones Residenciales, S.L., osatutako ABEEk egin du, RES-AL-6 lursaileko etxebizitzen eraikina  merkaturatu duen berbera.

Jendearentzat zabaldu den hiri espazioa, BILBAO Ria 2000k 1998tik hona Urban-Galindo aldean burutzen ari den beste elementu bat da eta bere jarraipena izango du, beste batzuen artean, RES AL-7 lursailaren urbanizazioarekin eta etorkizuneko Nerbioiren Erriberako parkearekin zeinen diseinua, gaur egunean, Ideien Lehiaketan eztabaidatzen ari den.