Bizikletek bidegorriak inolako ordutegi-mugarik gabe erabili ahal izango dituzte berriz Barakaldon

0

Bidegorriak normaltasunera itzuli dira, Barakaldo konfinamendua arintzeko II. fasean sartu ondoren. Konfinamendua arintzeko Gobernu zentralak ezarritako ordutegi-tarteak kendu ondoren,  oinezkoen eta txirrindularien arteko bizikidetza hobetzeko ezarritako udal neurriak indarrik gabe uztea erabaki du Barakaldoko Udalak.

Horrela, bada, gaurtik bertatik, txirrindulariek eta patinatzaileek normaltasunez erabil ditzakete berriz ere bidegorriak, ordutegi-mugaturik gabe. «Aurreko faseetan,  aisialdirako gune ohikoenetan pilaketak sortzen zirela ikusi genuen. Bizikleten eta oinezkoen artean, espazio berean, ezinezkoa zen gizartearen urruntzea errespetatzea. Baina, egia esan, fase berriak – ordu-tarterik gabea – zentzurik gabe uzten du bidegorrien erabilera mugatzea», azaldu du Gorka Zubiaurre Alkatetza Arloko zinegotziak.

Eskerrak eman dizkio Zubiaurrek Babes Zibilari, azken asteotan jende-arteko  urruntzea bermatzeko ezarritako neurrien funtzionamendu egokiaren alde egindako lanagatik.

Garrantzitsua da herritarrek arduraz jokatzen jarraitzea, gutxienez 2 metroko distantzia errespetatuz, eskuak maiz garbituz eta espazio publikoetan maskarak erabiliz betiere, segurtasun-distantzia ezartzerik ez bada.