Hasi dira Lasesarreko estadioko estalkia eraberritzen

0
PRUEBA

Atzo hasi ziren Barakaldo Futbol Klubak jokatzen duen Lasesarre estadioko teilatua eta fatxada eraberritzen. Amaia del Campo alkateak eta Barakaldo Futbol Klubeko presidenteak lanen hasiera zelaitik bertatik aurkeztu dute. Aste batzuk aurreratu ahal izan dira hilaren erdialderako  aurreikusitako lanak, pandemiaren ondorioz kirol-lehiaketak bertan behera gelditu direlako.

Urtarrilaren 29an sinatu zuen kontratua  Barakaldoko Udalak, eta ekainaren 15ean hastea aurreikusita zegoen. Estalkia eraberritzeko 1.397.496,57 euro inbertitu dira; izan ere, egindako azterketen arabera, 2003an eraikitakoa ez da egokiena, eta, ondorioz, fatxadako eta estalkiko hainbat plaka erretenerantz irristatu dira, baita hegan egin ere. Azterlan horietan, gainera, ura putzuratzen den eremuak detektatu ziren,  bai eta euri-uren sarearen sistemak ura galtzen den hodiak eta zulatutako osagarriak dituela ere. Obrak, gainera, fatxada garbitzea eta margotzea aurreikusten du, denboraren poderioz irudi zaharkitua baitute.

Lanek 5 hilabeteko iraupena dute, eta, denbora tarte horretan, Barakaldo Futbol Klubak Kirol Hiriko instalazioetan entrenatu eta jokatuko du, duela gutxi Udalak eraberritu dituen harmaila, soropil artifizial, atletismo pista eta aldagelekin.

«Barakaldo zaleentzat gehien espero den lanetako bat da hau, euriarekin itogin asko izan baititugu, horrek dakartzan deserosotasunekin», esan du Del Campok. «Obra hau Covida baino lehen genuen kontratatuta, eta txapelketen geldialdiak lanen hasiera pixka bat aurreratzeko aukera eman digu», azpimarratu du. «Lehiaketak normaltasunera itzultzen direnean, Kirol Hirian jokatu ahal izango du Barakaldok, iaz 2,5 milioi euro baino gehiago inbertitu genituen gune horretan», azpimarratu du.