Maskarak eta eskularruak lurrera ez botatzeko deia

0

Azken asteetan, maskarak eta eskularruak erabili ohi dituzten objektu bihurtu dira, koronabirusaren kutsaduretatik babesteko elementu baitira. Erabili ondoren, bizilagun gehienek zakarrontzira eramaten dituzte edo etxean zakarrontzira botatzeko gordetzen dituzte. Hala ere, maskarak eta eskularruak Barakaldoko espaloietan eta berdeguneetan ere agertzen ari dira.

Hori dela-eta, Alba Delgado eta Ángel Madrazo Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko eta Herritarren Segurtasuneko eta Babes Zibileko zinegotziek dei egin diete gaur barakaldarrei gizalegez joka dezaten.

Delgadok eta Madrazok gogorarazi dutenez, mota horretako hondakinak botatzeko ekintza arau-hauste arin gisa tipifikatuta dago Bide Garbiketako Udal Ordenantzan. Zehazki, araudi horren 143. a) artikuluak honako hau jasotzen du: «Debekatuta dago bide publikoan bolumen txikiko hondakin solidoak (paperak, zigarrokinak, bilgarriak, ileak edo antzekoak) botatzea», eta horren karietarako zehapena,  ohartarazpena izan daiteke batetik bai eta gutxienez 300 euroko isuna ere.

«Azken egunotan batez ere, kexa asko iritsi zaizkigu, kalean, erabilitako eskularruak eta maskarak agertu direlako. Ez dugu ulertzen gizalegearen aurkako pertsona batzuek gauzak lurrera botatzea eta beren ingurunea errespetatzeko gauza ez izatea. Maskara eta eskularru horiek hondakin kutsagarriak izateaz gain, osasun arriskua dakarte gainerako herritarrentzat», azaldu du Alba Delgadok, eta erabilitako maskarak eta eskularruak gainerakoen frakzioko edukiontzira (ez plastikoen horira) joan behar direla gogorarazi du.

Bestalde, Angel Madrazok ohartarazi du Udaltzaingoa adi egongo dela arauak betearazteko: «Agenteek ez dituzte onartuko barakaldarrei kalte egiten dieten gizalegearen kontrako horrelako jarrerak».