Espaloietan dabiltzan bizikletak eta patinete elektrikoak kontrolatzeko kanpaina hasi da Donostian

0

Gipuzkoako hiriburuko espaloietan ibiltzen diren bizikletak eta mugikortasun pertsonaleko beste ibilgailu batzuk kontrolatzeko kanpaina hasi du bertako Udalak. Ekainaren 7ra bitartean, Donostiako kaleetan zehar ibiliko dira Mugikortasun agenteak, 8:00etatik 21:00etara, txirrindulari eta patinete elektrikoen erabiltzaileei espaloietan ibiltzeko debekua gogorarazteko.

Pilar Arana Mugikortasuneko zinegotziak adierazi duenez, kanpaina honen helburua da “oinezkoekin istilurik ez izatea eta bide publikoaren erabiltzaile guztien artean segurtasuna eta elkarbizitza sustatzea”.

Duela aste batzuetatik hona, Donostiak beste bizikidetza-bide batzuk ere baditu, eta, horiekin, bizikletak eta patineteak zirkulatzeko espazioa handitu egin da, ibilgailu-mota horietan joan-etorriak arinagoak izan daitezen.

Aranak berriro eskertu du “herritarrek garraiobide garbi eta osasungarri horien alde egindako apustua”, baina guztien segurtasuna bermatzen duen araudia betez erabili behar dira.