Kontxan megafoniako abisuak martxan dira

0
_

Pasa den ostiralean abisu bereziak jarri zituzten martxan Kontxako hondartzako megafonia sistemaren bidez, itsasgora bakoitza baino bi ordu lehenago eta bi ordu geroago hondartzara ez jaisteko edo egoteko neurria gogorarazteko.

Marisol Garmendia Hiri Proiektuetako zinegotzi sozialistak adierazi duenez, «Herritarrei jakinarazi eta gogorarazi nahi diegu osasun-larrialdiak indarrean jarraitzen duela eta ezarritako eskakizunei erantzun behar zaiela, batez ere Kontxan; horrela, egun hauetan bizi izan diren eta hiriaren irudi tamalgarria eman duten egoerak saihestuko dira».

Megafoniako mezuetan, itsasgoraren neurriak gogoratzeaz gain, bi metroko distantzia mantentzea eskatu dute, segurtasun baldintzak bermatzeko.

Garmendiak eskerrak eman dizkio Udaltzaingoari neurri horiek betetzeko egiten hasi diren lanagatik. «atzo Kontxako sarreretan izan zuen presentzia erabakigarria izan zen eta hondartza husten joan zen arazorik gabe». Nolanahi ere, «guri dagokigu arduratsu jokatzea. Ezinezkoa da hondartzako erabiltzaile bakoitzarentzat polizia bat jartzea «.