Txomineneako etxebizitzen alegazioak aurkezteko epea hasi da

0

Donostiako Udalak, Donostia Etxegintzaren bidez, aditzera eman du Txomineneako etxebizitzetarako baremazio prozesuari alegazioak aurkezteko epea hasi dela, behin epe administratiboak berriro martxan jarrita.

Behin behineko zerrendak argitaratu dira, eta gogoratu behar da, zerrenda horiek Etxegintzako gainerako alokairuen kontratuetarako ere balioko dutela.

Horretarako, etxebizitzako entitate publikoak gogorarazi du, maiatzaren 26tik ekainaren 12 arte aurrez aurreko 1.000 hitzordu prestatu dituela. Hasierako hiru egunetan 208 hitzordu egin dira, eta hurrengo egunetarako – ekainaren 12 arte – 592 hitzordu erreserbatu dira eta beste 200 hitzordu libre daude.

Hirigintza zinegotzi Nekane Arzallusek esan du bi telefono linea bideratu direla kontsultak eta erreklamazioak erantzuteko, eta dei kopurua oso altua izaten ari dela. Horiek horrela, gomendatu du, posta elektronikoa edo Donostiako Etxegintzako webgunea erabiltzeko behar den informazioa eskuratzeko.

Donostiako Etxegintza posta elektroniko bidez bidalitako mezuak onartzen ari da erreklamatzeko modu bezala, betiere, eskaera NANaren edo ziurtagiri elektronikoaren bidez identifikatzen bada.

Donostiarrei eskatzen zaie bide telematikoa erabiltzea kontsultak zein erreklamazioak egiteko, baita aurrez aurreko hitzordua hartzeko ere.