Urdaibai Biosfera Erreserbak laguntza emango die Busturialdeko enpresei

0

Joan den urtean Urdaibai-Busturialdeko Turismo Jasangarriaren Estrategia bultzatzeko martxan jarritako bideari jarraituz, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Zerbitzuak −Eusko Jaur-laritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren mendekoa−, Urremendi Landa Garapeneko Elkarteak eta Bermeo, Mundaka eta Gernika-Lumoko turismo-bulegoek tresna informatiko bat jarriko dute, datorren astean, eskualdeko enpresa turistikoen eskura. Tresna horren bidez, enpresa bakoitzak gida bat izango du eskura, COVID-19ak eragindako normal-tasun berrira egokitzen laguntzeko.

Aipaturiko bi erakundeek eta hiru turismo-bulegoek enpresa turistikoei bideratutako gida praktiko bat landu dute, tresna erabilgarri eta erabilerraz bat izan dezaten, pandemia dela-eta eman diren arauen eta gomendioen uholdearen erdian, gauzak argiago izateko. Torudaibai Urdaibaiko Turismo Jasangarriaren aldeko Enpresarien Elkarteak egindako eskariari eran-tzuten dion ekimena da, gainera.
Ekimenari esker, pandemiak sorturiko arriskua kudeatzen laguntzeko tresna bat izango dute Urdaibai-Busturialdeko enpresa turistikoek. Izan ere, gida horretan, modu didaktikoan eta sektore turistikoei egokituta (ostatuak, jatetxeak, turismo aktiboko jarduerak, bisitarien arreta jarduerak) azaltzen da nola egin kontingentzia-plan bat, zer neurri hartu langileen eta beze-roen kasuan eta zer informazio eman bezeroei (dosierrak, kartelak).

Halaber, online tailerrak egingo dira turismoarekin loturiko azpisektoreetako enpresekin, ICTEk (Kalitate Turistikorako Institutu Espainiarra) argitaratutako neurriak nola aplikatu azaltzeko, eta metodologia bat sistematizatuko da, Urdaibai-Busturialdeko sektore turistikoko enpresa bakoitzak beharrezko neurri eta dokumentuak izan ditzan, berriz ere jarduerari ekin ahal izateko.

Horrez gainera, eta neurri horiek guztiak osatzeko, ekainaren 8ko astean, sektoreko adituek ordu beteko hitzaldiak eskainiko dituzte online. Beraz, enpresa turistiko guztiek aukera izango dute egoerak sektorean izan duen eragina eta hartu beharreko neurriak aztertzeko.

Urdaibai-Busturialdeko administrazioek joan den urtean martxan jarritako estrategia turisti-koaren barruko ekimena da hori. 2019ko abenduan Urdaibai Biosfera Erreserba Turismoaren Europako Gutunera atxikitzeko proposamena dela-eta sortu zen aipaturiko estrategia turisti-koa, eskualdea norako turistiko kalitatezko, arduratsu eta seguru gisa bultzatzeko, Euskadi mailan erreferentziazkoa izango dena. Ekimenari buruz informazio gehiago jasotzeko intere-sa duten enpresek aukera dute Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Zerbitzuarekin harremane-tan jartzeko, urdaibai@euskadi.eus helbide elektronikoaren bidez edo 944 032 360 telefonora deituz.