Birgaitzeko eta irisgarritasunerako laguntzak eskatzeko epea berriro ez hastea erabaki da Donostian

0
PRUEBA

Otsailaren 27ko ebazpenaren bidez, bizitegi-eraikinen eta etxebizitzen irisgarritasunerako eta birgaitzerako diru-laguntzetarako deialdia egin zen 2020. urterako, martxoaren 12tik apirilaren 3ra bitarteko epean.

Epe hori bertan behera geratu zen Espainiako Gobernuak hartutako neurri berezien ondorioz, COVID-19ak sortutako osasun-krisi larria dela eta.

Hala ere, jarduera ekonomikoaren bat-bateko geldialdiak gure ekonomiako sektore guztiei eragin die; izan ere, bi ondorio suertatu dira, alde batetik Udal honek aurrekontuetan jasotako diru-sarreren diru-bilketak ustekabeko beherakada bat edukiko du eta, bestetik, gastu-premia berriak ageri dira, sortutako egoerak bereziki eragindako sektoreei erantzuteko.

Esandako egoera ikusita, Hirigintza Iraunkorreko Zinegotziak ebazpen bat eman du, eta, horren bidez, laguntza-eskaerak aurkezteko epea berriro ez hastea eta etetea erabaki du.
Ebazpena ekainaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, eta erantsitako dokumentuan ikus daiteke.