PRUEBA
Donostiako Udalak, azken udetan bezala, bizikletentzako aparkaleku gehiago jarri ditu hondartzetan. Aste honetan 198 plaza ezarriko dira aldi baterako 22 aparkalekutan, Kontxa, Zurriola eta Ondarretako hondartzen inguruetan.
Pilar Arana Mugikortasuneko zinegotziak nabarmendu duenez, “herritarrak modu eredugarrian ari dira erantzuten bizikletaren erabileraren sustatzeari; horregatik, Udalak dinamika horri lagundu nahi dio, 198 plaza berri horiek udan jende gehien ibiltzen den eremuetan ezarriz”.
Aranak gaineratu du Udalak “antzematen diren beharren arabera banatuko diren 5 bizikleta-aparkaleku gehiago” dituela. Aurtengo kanpaina, gainera, aurreko urteetan baino hilabete lehenago egingo da, azken asteetako eskaera handia dela eta.