Poltsa konpostagarrien banaketa zerbitzua berriro ere martxan Donostian

0
PRUEBA

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, ekainaren 1etik aurrera, hainbat udal instalazioen irekierarekin batera, poltsak eskuratzeko aukera dago.

Osasun krisia dela eta, kultur etxeak, kiroldegiak eta bestelako udal instalazioak itxi zirenez, poltsa konpostagarrien banaketa zerbitzua eten egin zen, instalazio horietan baitaude poltsak ematen dituzten makinak.

Udal liburutegi eta kultur etxe gehienetan eta hainbat udal egoitzetan eskuratu ahal dira, bertako ordutegietan.