Donostiako Udala,Osasun eta Ingurumen Sailaren bidez, ostalaritzako eta elikadurako establezimenduei idazki bat bidaltzen ari zaie, osasun-babeserako neurri gisa bete behar dituzten osasun-arauak gogorarazteko.
Enrique Ramos Osasun Publikoko zinegotziak adierazi duenez, helburua «kontsumorako prest dauden elikagaiak (pintxoak eta jendeari saltzeko prestatutako jakiak, esaterako) kutsadura mota guztietatik babestea da. Kobidaren krisiak aldatu egin du orain arte elikagai horiek saltzeko eta kontsumitzeko erabiltzen genuen modua, eta orain beharrezko neurriak beteko ditugu, ez ikusiarena egiten dutenak zigortuz.»
Azken asteetan, Udaleko Osasun eta Ingurumen Sailak neurri horiek landu ditu sektorearekin. Donostian 200 gozotegi-okindegi ez-industrial, plater prestatu ez-industrialen 93 establezimendu, 742 taberna eta 274 jatetxe daude.
«Hainbat bilera egin ditugu ostalaritza, okindegi, gozotegi eta elikagaien sektoreko ordezkariekin. Azpimarratu nahi dut ia kasu guztietan sektorearen lankidetza aho batekoa dela. Jakitun dira, kontsumitzaileak ere badirelako, jendeari salduko dioten produktua babesteko neurriak hartu behar direla. Udalak badaki, era berean, babesa ez dagoela produktuen ikusgarritasunarekin lotuta, eta, horregatik, beirazko edo plastikozko beirazko edo plastikozko beira-arasa edo babes zeharrargiak ezarri ditu, erraz garbitzeko eta desinfektatzeko modukoak, produktu horiek erakusteko. «