Arriaga Antzokiak ekainaren 17an irekiko ditu ateak

0

2020ko ekainaren 17an, Arriaga Antzokiak berriro irekiko ditu ateak, denok ezagutzen ditugun osasun arloko arrazoiak direla eta ateak itxi behar izan zituenetik hiru hilabete eta bost egun igaro ondoren.

Eta itzulera bikaina, paregabea, izango da, Joaquín Achúcarroren, gure garaiko piano jole garrantzitsuenetako baten, eskutik. Berea izango da Arriaga Antzokiak uztailaren 23ra arte eskainiko dituen 19 ikuskizunen artetik lehenengoa, bertako ukitu nabarmena izango duen denboraldiaren barruan, #BilbaoAurrera programaren barruan gauzatutako Bilboko Udalaren estrategiarekin bat etorriz. Azpimarratu behar da alderdi politiko guztiek sinatu duten programa horren helburua, COVID-19aren ondoriozko osasun krisialdiak izan dituen eraginak arintzera bideratutako neurriak bultzatzea dela, baita kulturaren alorrean ere.